TRIKITI TRIP, ibilbide musikala eta soziala Europako hego-ekialdean musikari tradizionalak ezagutzeko

2023-12-27

TRIKITI TRIP Europa ekialdeko ibilbide musikala, dokumental batean, hori da Patrik Larralderen proiektu berria. Musikari tradizionalak Italiara, Kroaziara, Errumaniara eta Bulgariara joan nahiko luke hango musikariak kurutzatzeko eta haien ingurunean murgiltzeko.

TRIKITI TRIP, giza eta musika topaketen historia izatea nahi da. Ibilbidea egin ondoan kurutzatutako musikariak Euskal Herrirat jinarazi nahi dira kontzertu bat emateko. Proiektua gauzatzeko diru bilketa bat abian da helloasso.com webgunean. Azken egunak dira emaitzak egiteko.Patrik Larraldekin xehetasunak.