Udako bilana ona Donapaleun

2021-09-09

Pasa den ostegunean sartzeko bilkura egin da Donapaleuko Kontseiluan. Udako bilana egin da. Aipagaietan, Begirada argazki erakusketa, egin dituzten udako 2 merkatuak eta Bideak gunearen arrakasta. Horrez gain, beilarientzat seinaletika aipatu da, ziklisten aldetik, bizikleta bideen egitea eta Essor Basque Donapaleun hasiko eta bukatuko dela aurten.

Bestalde, prekarietatean bizi diren pertsona autonomoentzat etxebizitzak eraikitzeko bi elkarte Caritas eta COS etorri dira heien proiektua aurkezterat. Charles Massondo Donapaleuko auzapezarekin egin dugu puntua.