Urteko azken libertimendua Oztibartarrek eman zuten atzo Bunuzen

2022-03-14

Urteko azken libertimendua, Ozti’bertimendua Bunuzen iragan zen atzo. Desfilearen denboran eta libertimendu hatsarrean euria jeutsala, baina dantzariek eta zirtzilek ardietsi zuten aro txarra haizatzen. Bunuzeko plaza jendez mukurru beterik, 20 bat dantzari, 6 neska zirtzil eta bertsutan Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy entzungai ziren. Negua haizaturik udaberriari batzarri una egina!