Uruguai-ko Andrea Bella Garciak euskara ikasi du, eta euskaraz bizitzen badaki !

2024-02-28

Korrika Euskararen aldeko ekimen handia hurbiltzen ari den momentuan, lekukotasun pollit bat dauzuegu proposatuko gaurkoan. Uruguai-ko Andrea Bella Garcia-rena. Andreak ez du euskal errorik ; bainan euskara ikasi, eta ahal duen toki guzietan ere euskaraz bizi da. Euskara mintzatzen, irakurtzen, idazten eta marrazkitzen ere du. Montebideoko euskal etxean lehenik dantza kurtsoen hartzen hasi zen, eta ondotik euskara ikastea erabaki zuen. Bere ibilbidea kondatu dauku :