Xokoleta hoberena Baigorrikoa da aurten

2018-11-08

Joanden astean frantzia mailako award lehiaketa iragan da Parisen. Xokoleka beltza dute epaitzen eta artesau ttipi edo industria handiek proposatzen dituzten tableten artean hoberena hauntatzen. Eta aurten laia xokolategiak irabazi du lehen saria, jamaikako kakaoarekin egin tableta batekin.

Xokolategi hau duela hamar bat urte abiatu zen Baigorrin. Olivier cazenavek sortzailea, oloroneko xokolategi industrialaz asperturik, bere lana utzi eta instalatu zen baigorrin kalitateko xokolet baten egiteko nahikundearekin. Parioa kausitua, award sariketan bi aldiz lehen saria ereman baitu. Alabainan Laia xokolategiak 2016an jadanik lehen saria ardietsi zuen ; urte hortan sao tome-ko kakaoarekin. Eta geroztik sao tomeko kakao ekoizleekin lan bat eremaiten du olivier cazenave-k, hango ekoizleak beren ekoizpenetik bizi ahal izaiteko