Zaldi bat hezteko, edo zaldiz ibiltzen ikasi nahi baduzue, Lukuzen Bakea deitzen den zalditegian posible da

2023-12-20

Sophie Bathany da zalditegi hunen eremailea. 25 urte enpresa batean lanean arizan ondotik, erabaki du gustukoa duen ofizio baten egitea. Eta formatu ondoan,  Lukuze Erdoia kartierran den Lapitzeta etxaldean Bakea zalditegia ideki du. 4 arrazekin ari da lanean, Percheron, Merens,  kiroleko zaldiak eta pottokak. Jendeek ekarri zaldiak ere trebatzen ditu. Eta bere zaldi eskolan publiko zabal bat errezebitzen du, adin guzietakoak, eta formatua da ere ahalmen urritasuna duten jendeekin artzeko, Sophie Bathany :