"Zaldi urdina" antzerkia ostiral huntan Donibane Garaziko Vauban zinema gelan Garaziko eta Munoa ikastolek antolaturik.

2020-10-08

Axut!, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategiak "Zaldi urdina" antzerkia eskainiko dute ostiral huntan Donibane Garaziko Vauban zinema gelan. Drogaren sarraskiak eta haren ondorioak aipu dira obra huntan. Manex Fuchs antzerkilariak laburpen bat egiten dauku. Antzerkilariak dira : Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta  Olatz Beobide. Garaziko eta Munoa ikastolek antolaturik arratseko 20.30tan Vauban Zine gelan.