Zangobaloinezko emazte ekipak emendatuz doaz Ipar Euskal Herrian

2021-10-16

Ikusgarritasun eskasarekin bada ere, zangobaloinezko emazte ekipak emendatuz doaz Ipar Euskal Herrian. Baionako, Angeluko eta Donibane Lohizuneko ekipa ezagunen parean, urteotan hainbat talde loratu dira. Baxe Nafarroan: Donapaleun, Ortzaizen eta Garazin.

Duela kasik 20 urte sortu zen Donapaleun, Amikuze USSP emazte taldea. Amaia Prebende, Amikuzeko ekipako kapitaina, hastapenetik hor izan zen. Zangokadaz zangokada, bidea egiten segitzen dute emazteek futbolaren munduan.