Zazpi ibilgailu eta hamazazpi presuna harrapaturik elur elausoen pean ostegun huntan Mendiben

2023-01-19

Ezbeharra ostegun arratsalde huntan gertatu da. Haize ufako azkarrak tarteko 15:30 inguru Iratiko bidean, Burdinkurutxetako leporako bidean elurte handia izan da. 7 ibilgailu elauso baten pean harrapaturik izan dira. Horietan 5 auto eta 2 elur-baztertzeko tresna, orotara 17 presuna.

Aro txarra izanik, ezinezkoa izan da helikopteroa jinaraztea. Donibane Garaziko eta Angeluko suhiltzaile taldeetarik, 6 hurbildurik. Elur pean kokatuak ziren guziak Mendibeko Herriko Etxerat karreatuak izan dira. Salbatze operazioa ontsa iraganik kafe bero baten inguruan bururatu da eguna. Meteorologia zerbitzuek ohartarazten dutenez, orainokoan Pirinioetako mendietan elur elausoen lanjerra balitaike bihar arte bederen.