Zeramika Garazi elkarteak lehen zeramika merkatua antolatu du

2023-05-07

Berriki sortu den Zeramika Garazi elkarteak, zeramika merkatua antolatu du maiatzaren 6tik 7rat Donibane Garazin. Ipar Euskal Herriari doakionez, badu 25 urte Bastidan gisa hortako eguna antolatzen dela eta Zeramika Garazi elkarteko Paul Carriquiryren erranetan beharrezkoa zen barnekaldera ontzigileak gonbidatzea.

Merkatu estalian 30 bat zeramika egile toki ezberdinetarik jinak, estilo guzietarik, hautu zabala. Asteburu hau kausiturik, heldu den udaberrirako hitzordua luzatua.