Zuntz optikoa etxe orotarat ekartzekoa zelarik, helburuak urrun dira, buru hauste franko. Auzapez anitzek heien kexua adierazten dute

2021-11-03

Zuntz optikoa hor izatekoa zelarik, ez da iritxia leku gehienetara. Horrez gain buru hauste bat bilakatzen ari da herrientzat ere. Airez pastearen hautua eginez, gune zonbaitzutan zutoinak ezarri behar dira eta beste batzuetan Enedisen zutoinetan pastu; Azpimarratuz estatu txarrean direla ainitz.

Hauzapezen haserrea handitzen ikusirik departamenduko ezkerreko taldeak sustengua adierazi die eta presionea ezarri departamenduko gehiengoari. Departamenduko gehiengoa aldiz herritarrak lasaitu nahian bilkurak antolatzen hasiak dira. Azaroaren 8an astelehenarekin Donapaleuko bideaken bilkura bat antolatua da zuntzaren sustatzaile diren hautetsi eta telefoniako operadoreekin.

Jean Louis Prebende Gabadiko auzapezaren lekukotasuna entzungai.