Tokiko gaiak

  • YUZU fruituaren biltzeko sasoina jina !

    2023-12-01

    Yuzua, zitroina eta mandarinaren artean den zitriko bat da. Jatorriz txinakoa. Baina Euskal Herrian ere landa batzu hasi dira agertzen. Hala nola Aiherran. Duela 7 urte, zitrikoetaz pasionatua den Gérard Soulignac-ek yuzu alor bat landatu duen Aiherran. Eta gaur egun, arbolek fruitu ugari dute, inguruko ostatu eta profesionaler saltzen deiena. Bere ganat izan gira, ekoizpen hunen ezagutzera

    Irakurri gehiago
  • Iholdiko HOXARI trinketa estrenatu da

    2023-12-01

    Iholdiko HOXARI eskerpareta, trinketa bilakarazi du Iholdiko Herriak eta berriki estrenatu da. Jende frango bildu zen eta horietan hautetsi frango gomit ziren ; hala nola Prefeta, Su Prefeta, Departamenduko, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari edo Iholdi-Oztibarreko auzapezak besteak beste… Kattalin Indaburu laguntzailea han ginuen eta Benat CACHENAUT auzapezarekin mintzatu da, baita Armendaritzeko DENEK BAT batasuneko Maite ETXEMENDI eta Kriztof HEGUIrenkin

    Irakurri gehiago
  • Telethonaren kari, Oragarreko LEA elkarteak kantaldi bat antolatzen du Oragarreko elizan igande huntan.

    2023-11-30

    L.E.A elkarte hau sortu zen 2022an, Lea deitzen den Oragartarraren sustenguz. Lea-k 42 urte ditu, bi haurren ama da, eta eritasun genetiko larria du, berant diagnostikatua izan zakona, 2017 urte inguruan, eta biziki fite garatzen zakona. Gaur egun bere zango eta besoen baliapena osoki galdua du, baita ere elhearena. Elkarteak joanden maiatz ondarrean arrakasta handiko egun handi bat antolatua zuen Lea-ren behar materialeri ihardokitzeko; eta orai ikerketarentzat, kantaldi bat antolatzen du, Chantal Gillenteguy, elkarteko presidenta :

    Irakurri gehiago
  • Elkartasun afaria ostegun arrats huntan Donibane Garaziko Navarre Lizeoko ostatuan.

    2023-11-28

    Helduden primaderan, Hegoak mendian ellkartearekin Aiherrako Bastien Nepalera joan beharra da. Bastien Kirolari gazte elbarritua da. Eta mendi goretan ibiltzea bere ametsa da. Hegoak mendian ekarteak erabaki du beraz laguntzea, joelette kadera errotadun batekin eremanez. Eta espedizio hunen inguruan, elkartasun ekitaldiak antolatzen dira. Hala Nola Navarre lizeoko aplikazio ostatuan : ostatugintzan diren ikaslleek afari berezia proposatuko dute, Ostegun huntan. Eta hor bildu dirua Hegoak Mendian elkarteari emanen dakote :

    Irakurri gehiago
  • Bortizkeririk ez

    2023-11-24

    Azaroak 25 Emaztek jasotzen dituzten bortizkerien aurkako nazio arteko eguna dugu. Karia hortara Amikuzeko erran eta bizi elkarteak egunaldi osoko egitarau bat antolatu du St louis kultur gelan Donapaleun.

    Irakurri gehiago