Tokiko gaiak

  • Buru beltz fest

    2023-09-15

    Buru beltz festibala hor dugu, irailaren 15eta 16an Suhuskuneko gela. Neguko hitzordutik uda finitzera ekarri dute arro eztiagoetaz gozatzeko. 2 egun 13talde 2 oltza Hurbildu 6garren edizio hontara. Iban Falxa Eta Mikel Gaztainbide gurekin ditugu.

    Irakurri gehiago
  • Izen emaiteak hasi dira AEKn

    2023-09-14

    Irailaren 20a arte permanentzia desberdinetara hurbiltzen ahal da bakoitza, bere buruaren aurkeztea. Azken urtean oztibartarrak Donapaleu arte etorri behar baziren klaseen hartzea, aurten berriz idekiko da klase bat edo bi Lartzabalen

    Irakurri gehiago
  • Euskarak bere lekua badu Garazi Baigorriko laborantxa lizeoan !

    2023-09-13

    Sartze hau izigarri baikorra da Frantsesenia lizeoarentzat, ikasle kopurua emendatu baitzako (122 ikasleetarat heltzen da sartze huntan). Laborantxa saila aski ahula balin bazen orain arte, aurten 17 ikasle kondatzen dira, eta gauza berria : nagusiki neskak dira. Harrera sail berria ere goiti doa. Haatik zerbitzuen sailean nekeago da, bainan hori aski orokorra da, zerbitzu ofizioek tira gutiago dute gaur egun. Barnategia bete betea ere. Eta azken urteetan abiatu lan baten lorpena ere sartze huntan, Euskara sartzearena ikasgaietan eta azterketan. Pundua egin dugu Iban Erguy zuzendariarekin

    Irakurri gehiago
  • Larrazkenean festibala Bastidan, buruilaren 14tik 17rat

    2023-09-13

    Bastidan, Clarenza elkarteak Larrazkenean festibala antolatzen du. Egitarauan ibilaldi, musika, dantza, mintzaldi. Buruilaren 16an, ostegunarekin 19:00etan "Gauzarioak daki" ibilaldia herrian, herritarrek hautatutako objetuak deskubritzeko. Abiatzea pilota plazatik, bidean musika Yoann Scheidt-ekin, bertsuak Maindi Muruarekin eta Isabelle Loubère kondalariare ipuinak.

    Irakurri gehiago
  • Sartzea izan da AMOBA eskolan

    2023-09-13

    99 ikaslek hartu dute Arruetan kokatzen den AMOBA eskolako bidea pasa den astean sartzearentzat. Kopuru handia badin bada ere, urtez urte kopurua ttipitzen ikusten dute erakasleek

    Irakurri gehiago