Ziganteen eguna eginen da Kanbon ibiakoitzian, kanboko besten kari
Hitzordu hortaz gehiago jakiteko « sukila » kanboko erraldoi elkarteko Txomin Iriart Urrutiren gana joan gira
Irakurri gehiagoHitzordu hortaz gehiago jakiteko « sukila » kanboko erraldoi elkarteko Txomin Iriart Urrutiren gana joan gira
Irakurri gehiagoUda huntan jendea ura den xokoetan ibiltzen baldin bada gehien, Baigurako aisialdi zentroak aktibitate frango proposatzen ditu mendizaleei. Aktibitate hauek zoin diren jakiteko Manex Mendibourengana joan gira.
Irakurri gehiagoAtzo zaldien egunarekin hasi da eta gaur behiekin segituko du. Hango giroa partekatu dizuegu
Irakurri gehiago2003an egin zen azken aldikotz kabalkada Heletan. Eta berrikitan herriko etxeak ideia eman ondotik, 70bat heletar berehala ideiari lotu dira. Lehen bilkurak egin, elkartea sortu eta talde eremaileak hautatu dituzte dantza, kantu eta antzerkian. Idazteka lanak hasi dituzte, dantza iniziazio kurtsoak ere hasiak joanden apiriletik. Mikel Goiti eta Jean Bernard Noblia-rekin argitasunak hartu ditugu
Irakurri gehiagoOstegun huntarik harat, 4 ostegunez Salbatore ortzegunak. Kaperan eta inguruko soratxan memento goxo baten pasatzeko parada: Kanta Hergaraik hitzordua luzatzen du aldi oroz 18:00etan kapera bisitatzeko eta haren inguruan diren lehengo eta oraiko kondairak ezagutzeko. 18:45etan jateko eta edateko, 20:00etan kantaldia Kanta Hergaraikin eta ibarreko eta hurraneko sorpresa zonbaitekilan.
Irakurri gehiagoGixuneko Base de Pop-aren eskaintzak zein diren jakiteko Paula langilearen gana joan gira
Irakurri gehiagoOspitaleko osasun zerbitzuko Miren Elorga eta Jeanne Etxeleku animaitzaileak Euskal herriko igerilekuen itzulia egiten ari dira, jendea sentsibiltzatzeko iguzkiaren lanjerretaz. Jendeak badaki iguzkia lanjerosa izaiten ahal dela, minbizia ere ukaiten ahal dela iguzkiaren gatik. Alta babesteko neurriak ez ditu beti indarrean ezartzen
Irakurri gehiagoAgorrilaren 5an ostiralez, Dom Campristonek "Bekatorosak" izeneko liburuaren aurkezpen bat eginen du Urepelen Amerikanoinea zentroan. Bertan, bi bertsolari izanen dira, alde batetik Sustrai Colina eta bestetik, Oihana Iguaran. Dom-ek xehetasun gehiago eman dauzkigu aurkezpenari buruz baita ere bere liburuaren gaiari buruz.
Irakurri gehiagoEuskara maila hobetzeko, AEKk gau eskolak edota kanpoko ikastaldiak proposatzen baditu urtean zehar, udan, barnategiak egiten dira. Ikasleak 2 astez murgiltze osoan bizi dira klase eta aktibitate batzuen bitartez. Uztailaren 11an hasi zen udako lehen barnategia Urepelen eta pasa den ostiralean bukatu da.
Irakurri gehiagoAinhize-Monjoloseko herriko kontseiluak 4G antena bat ezartzeari buruzko herri kontsulta antolatua zuen atzo. TDF konpainiak azken hilabeteotan herriko eta inguruko hainbat lur jabeengana joan ondoan, lur bat atxeman luke Landibarreko saretegietatik gora, Ainizamendin. Herritarren kontsulta horretarik atera dena: 172 biztanleetarik 60k bozkatu dute; 35ek alde, 25ek kontra. Herriko etxea TDF-ekin negoziatzen ari da zutabe horren ezartzeko beharrezko obrak TDF-k bere gain har ditzan.
Irakurri gehiago