Berriak

  • Herriko latsagiaren garbiketa eta konponketa, haurren parke baten egitea, argien aldaketa... Gabadiko herrian jaz erabakiak gauzatu dira

    2024-01-15

    Urte hastapen huntan Jean Louis Prenbendé Gabadiko auzapeza-rekin herriaz puntua egin dugu. Jaz hasi obretan Iturrondoa lasatgiaren konponketa, aurten segituko dena eta ondoan pasatzen zen ibilbidea berriz euskal elkargoaren PLR planoan ezartzeko gisan ikerketa egitea. Aurtengo lan handietan : hil herrian obrak handiak ; panel fotovoltaikoen ezartzea autokontsumorako ; herri barnearen ber-antolaketa lana ; ur garbitze kolektibo baten ezartzeko proiektua :

    Irakurri gehiago
  • D.Garaziko Frantsesenia ikastetxearen ate idekiak dira

    2024-01-15

    Ikastetxeetan abiatzen dira sasoi huntan lehen ate idekiak eta D.Garaziko Frantsesenia lizeo profesionak urtarilaren 19eta 20an helduden astean antolatu ditu. Duela 70 urte frantsesenia elkartea sortu zen eta laborantxan plantatzeko diplomen eskuratzeko ikasketak eskaintzen zituen. Geroztik, beste sail batzu ere sortu ditu hala nola, Laborantxarako BAC PRO diplomaz gain Sapat edo jendeen artak lanbiderako BAC pro, harrerako diploma, ahantzi gabe animaziorako BAFA /AIGA ere eskaintzen duela. Ate idekiek badutela beren balioa erran dauku Frantsesenia lizeoko zuzendaria den Iban Erguy-k eta aurten urte berezia dela ere gehitu du

    Irakurri gehiago
  • Agate Arregi Larzabaleko kinea Limatik berriak

    2024-01-15

    Astelehenetan hamabostetarik hemendik goiti zonbait astez Larzabalen kinea den Agate Arregiren Hego ameriketako bidaia segituko dugu. Bigarren kronika huntan Peruko hiri nagusirat heltzea, Limako giroa eta lehen mendi ibilaldia aipatzen dauku.

    Irakurri gehiago
  • AUPA Oztibarreko kafe berria

    2024-01-11

    Bunuze Elizagiako Aurélie eta Patxi Oillaburu kafe egiten hasi dira joanden urte ondarrean. Kafe bihi berdeak Kolonbiatik ekar arazten dituzte. Bihi horiek Bunuzen xirgortzen, errausten eta zakutxoetan ezartzen dituzte, Bio eta Ekitablea den AUPA kafea egiteko - Patxi Oillaburu

    Irakurri gehiago
  • Kiwi-a, azaroan biltzen da ; bainan negu guzian gozatzen den fruitua da

    2024-01-10

    Duela 50bat urte hasi zen kiwi ekoizpena ipar Euskal Herrian. Eta fite hortan hasi ziren ere Oragarre Oihenartia etxaldekoak. Hastapen hortan bakarrik kiwi berdea atxemaiten zen ; orai horia ere ekoizten da. Kiwi fruituaz eta kulturaz gehiago jakin nahian, aste aste Oragarre Oihenartiako Jean Léon Bordarekin izanen gira. Lehen zati huntan aurtengo uztaz eta arranguretaz arizan gira

    Irakurri gehiago