Lohitzune xeminateian, ahateak nola bestelakatzen dituzte ?
Aste hunatan oraino Lohitzune Xeminateiko Julen Perez-ekin etxaldearen bisita segitzen dugu. Aldi huntan bestelakatzeko gelan sartu gira
Irakurri gehiagoAste hunatan oraino Lohitzune Xeminateiko Julen Perez-ekin etxaldearen bisita segitzen dugu. Aldi huntan bestelakatzeko gelan sartu gira
Irakurri gehiagoLehen partean jamaikako reggae musikako leiendekin egin dokumentala ikustean ahalko da. Eta ondotik David Cairol angeluar reggae musikariaren kontzertu akustikoa. Azken honek disko berria grabatu berri du jamaikan, eta horren aurkezteko baliatuko da. Entzuten dugu
Irakurri gehiagoOstiral huntan hedatua izanen da zizelkariak dokumentala Donapaleun.Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan gazte mugimenduetako hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanen die topatu gazte hedabideak. Maika Alduden, Edurne Tuteran, Ibai Irunberrin, Arkaitz Mamariagan, Jon Moretan, Martta Arberatzen, preseski azken honek sehetasun gehio emanen dauku. Euskal Herriko problematika ezberdinak aipatzen dizkigute gazte hauek, Horietan erran bezala Arberatzeko Martta Hirigoien, entzuten duguna
Irakurri gehiagoXuxen erraiteko, aferaren % 75 –a hartu du eta gainerateko 25-ak , Olivier Cazenave, enpresaren sortzailearen eskutan gelditzen dira. Aspaldian elgar ezagutzen dute biek. Jakin xokolatean experientzia haundia bazuela jadanik Eric Ithurralde-k , 25 urtez ari izan baita sail hortan , Oloroneko Lindt lantegian lehenik eta Baionako « Ateliers du chocolat » enpresan ondotik . Entzuten dugu
Irakurri gehiagoLapiotze bazterrean, ur ainitz den leku batean aurkitzen denez, urte guziez euri handietan ura sartzen da eiheran. Eta funtsean eihera barnean zoladura ere ez da zurez egina, harri lauzak ezarriak dituzte zoladuraren ustelduraren irriskuak baztertzeko. Jean Claude Mailharinek esplikatu dauku
Irakurri gehiago