GOXAMA lehen haurtzaroko sare ibiltariak lokala berria du Donapaleun sartze huntan
Haien bulegoetaz gain, harrera egiteko gela bat dute orain eta animazioentzako gune bat
Irakurri gehiagoHaien bulegoetaz gain, harrera egiteko gela bat dute orain eta animazioentzako gune bat
Irakurri gehiagoEta konplizitate horri esker txapela irabazten ahal lukete, igande huntan Oñatin nazio arteko artzain xakur xapelketan. Iparraldetik bi artzainek dute parte hartzen, Armendaritzeko Gilles Etxegoihen eta Heletako Juan Mihurak. Juan Mihura gazterik hasi zen lanean eta betidanik xakurrekin arizan da artzaingoan ; Bere ganat izan gira
Irakurri gehiagoXiberoako, Lapurdiko eta Baxe Nafarroako bertsulariak lehiatuko dira irailaren 22tik azaroaren 18rat XILABA-n. Aurten, taldeka ariko dira. 39 parte hartzaile 9 ekipetan banatuak izanen dira.
Irakurri gehiagoIgande honetan, irailaren 24arekin Sara eta Etxalarko herriak partekatzen duten Lizaietako lepoan, usategietako tradizioaren besta eginen da.
Irakurri gehiagoSeaskak duen barnekaldeko kolegio hunen berezitasuna da 8 ikastola desberdinetarik heldu direla haurrrak, Baxe Nafarroatik eta Xiberotik. Eta oreka baikor batean bezala dela kolegioa ; erakasle, langile edo haurren kopuruak mantentzen edo doi bat emendatzen dira (244 ikasle, 20 erakasle, 10bat langile). Pundua egin dugu Céline Tourreuil zuzendariarekin
Irakurri gehiagoJojo Bidart-ekin, Battitta Boloquy, Jenofa Berhocohirigoin, Pantxoa Bimboire eta Eguzki Urteaga. PLUI, españako parlamentuko negoziaketak eta senatuko bozak aipagei.
Irakurri gehiagoAlex Artzelus "Euskalkiak izaite lokalaren indartzeko"
Irakurri gehiagoPilota plazarekin batean sortu zen beraz pilota batasuna amikuzen 1923an. Saint Jayme trinketa jada bazen hau 1891an eraikia izan baitzen; eta Garikoitzenea trinketa haatik 1951an. Hots pilotariak beti izan dira Amikuzen, falta zen batasuna. Larunbat huntan egun osoko programa pentsatua dute 100 urte horien ospatzeko. Jean Pierre Iturralde, elkarteko kide antolatzailea :
Irakurri gehiagoHergaraiko ibarrak bere ateak ireki ditu 8. aldikotz, aurtengo Hergarai Biri feirari batzarri egin dako Duzunaritze-Sarasketak. Eta usaian bezala, handik zuzenean ari izan gira, feiraz, omenaldietaz eta ibarraz solastatzeko.
Irakurri gehiagoHergarai Bizi egunen karietarat, buruilaren 15etik 17rat, Bernat Etxepare omendua izanen da. Ostiralarekin, 18:00etan Duzunaritze-Sarasketa Etxartian, Aurelia Arkotxa ikerlariak eta Philippe Chareyre Historialariak “Linguae Vasconum Primitiae” Bordelen 1845ean inprimatu euskarazko lehen liburuaz eta honen autoreaz, Bernat Etxeparez mintzaldia eskeiniko dute.
Irakurri gehiago