ANPA adiktologien prebentzioa egiten duen elkartearen permanentzia Donapaleun
Buruiletik goiti, ANPA, alkola eta adiktologien prebentzioa egiten duen elkarteak, permanentzia bat idekiko du Donapaleun. Menpekotasun batetarik atera nahi duten presunak horrat hurbiltzen ahalko dira. Donapaleuko permanentziak, ostegun goizetan izanen dira zerbitzuen etxean, aldizka D.Garazirekin. Bainan aintzinetik hitzordua hartu behar da deituz : 05 59 63 63 63 zenbakirat. Gero badira ere beste permanentziak : Baiona, D.Lohizune, Hazparne eta Hendaian. Elgarrizketa Florence Destin zuzendariarekin
Irakurri gehiago