Tokiko gaiak

  • Amikuzeko PIJ-a laguntzaileen beharretan

    2017-09-13

    Aurten, bigarren urtea Donapaleuko PIJ (Point Information Jeunesse) egiturak, kolegioetan diren gazter, egunetako kurtsoetaik landa, tailerrak proposatzen dituela. Laguntza horren emaiteko, bolondresak xekatzen ditu egiturak. Ze lan mota eta zertako gazteak laguntzen ahal dituzten holako tailerrek erran dauku Pij.eko Estelle Karrikondok (06 09 47 16 89)

    Irakurri gehiago
  • Elkartasuna Amikuzen

    2017-09-11

    Uztail hastapenean, Amikuzerat jin zen Afrikar etorkin bat eta horren inguruan, elkartasuna antolatu da. « Solidarité Migrants-Etorkinekin Amikuze » kolektiboak egin dako harrera eta laguntza ekartzen dako. Orai « Elkartasuna Amikuzen » elkartea sortu dute. Pantxoa FLEURY, « Elkartasuna Amikuzen » elkarteko presidenta.

    Irakurri gehiago
  • Heletan gaindi ibilaldia

    2017-09-07

    Joan den urteko arakastaren ondotik, heldu den igandean, Heletako girixtino eskolak, “Heletan Gaindi” ibilaldia berritzen du aurten. Heletaren ezagutzeko parada proposatzen da, oinez edo mendiko bizikletez… Ekitaldirako gomita luzatu aintzin, Kattalinen mikroan, Heletako eskola girixtinoa aurkezten dauku Xavier Kurutxet burasoak

    Irakurri gehiago
  • Urepele Bankako eskola sartzea

    2017-09-06

    Banka-Urepele aldeko eskola elkargoan kanbiamen batzu urte huntan. Astelehen huntan zen ikasleen sartzea. Orotarat 50 bat haur dira 2 herrien artean banatuak. Eta ama eskolan, Bankan, imertsio sistima abiatu dute. Horrek zer erran nahi duen esplikatzen du Anita FALXA erreintsak. Sartze huntan, 4 eguneko asterat itzultzeko erabakia hartu dute. Zer arrazoinentzat, Xole AIRE, burrasoa

    Irakurri gehiago
  • ANPA adiktologien prebentzioa egiten duen elkartearen permanentzia Donapaleun

    2017-09-05

    Buruiletik goiti, ANPA, alkola eta adiktologien prebentzioa egiten duen elkarteak, permanentzia bat idekiko du Donapaleun. Menpekotasun batetarik atera nahi duten presunak horrat hurbiltzen ahalko dira. Donapaleuko permanentziak, ostegun goizetan izanen dira zerbitzuen etxean, aldizka D.Garazirekin. Bainan aintzinetik hitzordua hartu behar da deituz : 05 59 63 63 63 zenbakirat. Gero badira ere beste permanentziak : Baiona, D.Lohizune, Hazparne eta Hendaian. Elgarrizketa Florence Destin zuzendariarekin

    Irakurri gehiago
  • Nathalie Pasquier Navarre lizeoko zuzendari berria

    2017-09-04

    Sartze eguna da astelehen eta asteart huntan, Donibane Garaziko Navarre lizeoan. Kasik 500 ikasle errezibituko ditu aurten lizeoak eta zuzendari berri batek kudeatuko du ikastatxea. Pantxikak haren ezagutza egin du joan den ostiralean, erakasle eta langileak sartzea prestatzeko bilduak zirelarik. Natahalie Pasquier zuzendari berriak beraz bere burua aurkezten dauku.

    Irakurri gehiago
  • Donibane Garaziko bestean Elkarteen eguna igandearekin

    2017-08-09

    Agorrilaren 11-an hasten dira Donibane Garaziko bestak. Eta aurten ere, igandearekin, Elkarteen eguna iraganen da merkatu estalian. Egitarau aberatsa proposatua da, besteak beste Kepa Junkera eta Sorginak ikusgarriarekin. Kamila Gratien Donibane Garaziko besta komiteko kideak xehetasunak eman dauzkigu.

    Irakurri gehiago
  • Donazaharreko Peko Eiherako arto irina

    2017-06-21

    Joan den aste buruan, Eihieren egunak ziren. Kari hortara, Donazaharre Madalena auzoko “Peko Eihera” publikoari idekia zen. Toki hortan, hemen ekoiztua den tokiko arto biologikoa, irintzen du Nikolas Lacroix Eiherazainak. Badu beste lanik, bainan Eiheraren pasio hori ez du uztekoa

    Irakurri gehiago