Tokiko gaiak

  • Mugikortasuna barnekaldean

    2017-09-27

    Debate biziki interesgarria segitu ahal izan dugu, joan den larunbatean Banka. Mugikortasun egunaren karietan, berritz mahain gainean ezarri da Aldudeko ibarrean 8 hilabete hauetan emana den garraio esperimentazioa eta bereziki horren iraunkortasuna. Debaterat etorriak ziren Euskal Hirigune Elkargoko hautetsi zonbait eta erantzun konkretuak eman dituzte. Jojo gure lankidea mintzatu ahal izan da, debatetik landa, Mizel Ozafrainekin…

    Irakurri gehiago
  • Kantaldi Bankan buruilaren 30an

    2017-09-26

    Heldu den larunbatean, irailaren 30-ean Bankako Suaia elkarteak Kantaldi bat antolatzen du elizan. Pauline eta Juliette, Menditarrak eta bankarrak kantuz entzuteko parade. Ramuntxo Zaldunbide –k oroitarazten dauku nor diren Suia elkarteko kideak eta zer helburu duten.

    Irakurri gehiago
  • Garaziko igeri lekua : azken eguna

    2017-09-25

    Garaziko igeriketa taldeak egun berezia antolatua zuen larunbatean. Azken topaketa bat, igerileku berria estrenatu aintzin. Parada ere etorkziunaz gogoetatzeko. Pantxika eta Arbil, klubeko arduradunak entzungai. Yves Darraq ongi ezagutzen dute Garaztarrek, igerilekuaren arduraduna izan baita luzaz, igeri erakasle eta trebetzaile. Larunbatean Igerilari taldeak eskertu du urte luze hauetan egin duen lanagatik.

    Irakurri gehiago
  • Pirenaika behien egunak Elizondon

    2017-09-22

    Behi pirenaikoaren itzulian, izanen da buruilaren 23 eta 24ko aste undarra Elizondon. Ostiraletik iganderat : behi erakusketa, lehiaketa, saltze eta enkante izanen dira. Egun nagusia, larunbatekoa izanen delarik, behi lehiaketekin. Xehetasunak, Juan Cruz IRIARTE-IBAÑEZ, Baztango udaleko hautetsia eta antolatzailearekin.

    Irakurri gehiago
  • Petits Lasai-en idekitzea Lasan

    2017-09-20

    Zonbait egun orai ikasleak eskoletarat itzuliak direla. Lasan, Petits Lasai egiturak ere ateak zabaldu ditu. Hori da 3 eta 6 urte arteko haurren errezebitzeko egitura bat. « Jardins d’enfants » deitzen da. Ez da haurzaindegi bat, ez eta ere eskola bat. Annick Trounday eta Solange Jaureito arduradunekin egon gira.

    Irakurri gehiago
  • Garaziko Telethon elkarteak animatzaile berriak xekatzen ditu

    2017-09-18

    Garaziko Telethon elkarteak animatzaile berri xat xekatzen du heldu diren Abenduaren 8 eta 9-ko egunak antolatzeko. Erran behar da Marie Agnès Luro orai arteko arduradunak, funtzio berriak hartu dituela Angelun, Euskal Herriko egitura orokorrean. 15 urteko engaiamenduarekin segitzen du oraino. Marie AGnes Luro

    Irakurri gehiago
  • Sugarai koperatifaren estrena Mendiben 17 09 17an

    2017-09-18

    Oihanetik supazterrera, Sugaraien gaindi. Astezken huntan, Mendiben estrenatu dute Sugarai koperatifa, Ergaraiko egurra bestelakatzen duena, purruskatuz edo xehatuz. Xedea oraikoan obratua da eta bultzatzaileak pozik hortaraturik. Peio HARLUXET, Sugarai koperatifako kudeatzaile bat

    Irakurri gehiago
  • Garazi Baigorrin turismoaz udako bilduma

    2017-09-14

    Joanden udan nunbaitan 43 000 turista ibili dira Garazi Baigorri gaindi, jaz baino %8 gutiago. Bainan joanden apirilean eta orain irail huntan tursita gehiago bada. Oporretan direnek garazi baigorriko leku historikoak preziatzen dituzte, Euskal herriko bazterrak, baina ere kulturari interesatzen dira. Florence Stenou

    Irakurri gehiago
  • Amikuzeko PIJ-a laguntzaileen beharretan

    2017-09-13

    Aurten, bigarren urtea Donapaleuko PIJ (Point Information Jeunesse) egiturak, kolegioetan diren gazter, egunetako kurtsoetaik landa, tailerrak proposatzen dituela. Laguntza horren emaiteko, bolondresak xekatzen ditu egiturak. Ze lan mota eta zertako gazteak laguntzen ahal dituzten holako tailerrek erran dauku Pij.eko Estelle Karrikondok (06 09 47 16 89)

    Irakurri gehiago