Tokiko gaiak

  • Iratiko auto kopurua

    2017-10-18

    Iratiko oihana udazken koloretan ikusi nahiz, jendea trumilka jin da aste undar huntan. Hego EH-an, aste undar luzea zuten eta ainitz hortaz baliatu dira, Iratiko bidea hartzeko. Ondorioz zer nahi auto jin dira Nafarroako aldetik eta gaindituak izan direla erran dauku, Josetxo UBAU, Iratiko oihaneko guardak

    Irakurri gehiago
  • Amikuzeko hESKUARA Iñaki Camino-ren liburutik

    2017-10-17

    Urriaren 21-ean, ibiakoitzean, Zabalik elkarteak egun berezi bat antolatzen du Amikuzeko euskararen inguruan. Iñaki Camino ikerlariak, 10 urtez aztertu du Amikuzeko euskara. Eta liburu bat plazaratzen du orai hortaz. Horren inguruan da eguna antolatua. Jean Mixel POXULU

    Irakurri gehiago
  • Kintoa sormarkaren pesta alduden

    2017-10-16

    Kintoa sormarkaren besta ederra iragan da, atzo, Alduden. Jende ainitz etorria zen goizetik, euskal xerriaren eta kalitatezko ekoizpenen ezagutzeko eta jastatzeko. Aroa lagun, antolatuak ziren animazio ezberdinek ukan dute arrakasta. Jojo gure lankideak, hurbiletik segitu du eguna guretzat…

    Irakurri gehiago
  • Kintoa Kurri, Aldude ibarreko lasterkaldia

    2017-10-13

    Aldudeko Ibarra Beti Aintzina elkarteak antolaturik, haur, nerabe eta helduentzat lasterkaldiak izanen dira igande huntan Adartza eta Argaraieko mendien inguruan. Lasterkaldi luzeena 20 kilometrakoa da, 1300 metrako desnibel batekin. Ramuntxo Zaldunbide

    Irakurri gehiago
  • Egun Izpurako Luro fundazioa egurrekilako berogailuari lotua

    2017-10-12

    Ostegun huntan lotzen da Izpurako Luro fundazioa, Garazi Baigorriko herri elkargoak muntatu egurrekilako berogailu kolektiboari. Eritetxea eta zahar Etxea dituen Luro fundazioa, eskualdeko enpresa garrantzitsuena da. 8500 metro karratu dituzte berotzeko, eta orai arte fioul-arekin berotzen baziren, hemendik goiti, egurrezko berogailu kolektiboari esker ibiliko dira beren berogailuak, eta ur beroa. Jakes Guecaimburu fundazioko eta Marie Auzeral kalitate teknikalaria

    Irakurri gehiago
  • « igande bat ihizin »

    2017-10-11

    « igande bat ihizin »deitu eguna antolatzen du igande huntan ihizi federazioneak, Jurançon-en. Egun hortarat komitatuak dira bereziki ihiztari ez direnak, Biarnokoak eta EH-koak.Orai urtxo ihizi sasoina abiatzen dela, lehen pasaiak ere izan dira.Hortaz mintzatu gira, Arnaud FONTAINE, Osagañeko auzapez eta ihizi federazionekoarekin

    Irakurri gehiago
  • Garazi en rosen, bularretako minbiziaren sentsibilizazio ekitaldia

    2017-10-09

    Donibane Garaziko karriketan ibili dira 1200 emazte.Bularraren minbizia ukan dutenak, hauen haurride eta lagunak sustengu bat ekarri nahi zutenak, arrosa kolorez estali dute Donibaneko hiri barnea. Eguna biziki emankorra izan da 15 625€ bildu dira « Life is rose » elkartearen alde. 15 625€ bularraren minbiziaren kontrako ikerketarentzat, eta beste hain bat elkarte eta enpresek ere egin dute heien diru ekarpena

    Irakurri gehiago