Tokiko gaiak

  • Larunbatean Merkatu Donapaleun!

    2022-09-29

    Hilabeteko lehen Ibiakoitzarekin ekoizleen merkatua egiten da Donapaleuko abere merkatu plazan. Urte bat abiatua dena eta jendea gehio hurbildu nahian askariak eskeintzen hasiko dira, zukratu edo gazituak tokiko mozkinekin. Etor Garat ekoizleak sehetasunak ekartzen dizkigu :

    Irakurri gehiago
  • Fabienne Millet eskertua!

    2022-09-28

    Ardi esnedunen interprofezioko biltzar nagusia iragan da joan den ostegunean. Esnearen gora beherak aipaturik. Gora bera horiek bizi izan dituen Fabienne Millet-k. Erretreta berriki harturik, eskertua izan da. Bere ibilbide profesionala kondatu dauku.

    Irakurri gehiago
  • 230 bat ikaslerekin egin du sartzea iparralai musika eskolak

    2022-09-28

    Iparralai Garazi Baigorriko musika eta arte eskolak bere sartzea egin du joan den astean. Ikasle ainitz aurten ere, trikia pianoa eta biolina soinu tresnek badute arrakasta eta ez da gehiago lekurik, haatik antzerkia eta dantzarentzat izena oraino emaiten ahal da. Iparralai musika eskolako koordinatzailea den Marie Errekart.

    Irakurri gehiago
  • Sorogaineko pestak dira larunbat huntan

    2022-09-28

    Egun osoko programa izanen da, goizetik hasi-ta merkatu, argazki erakusteka, gasna lehiaketa, baskari, bertsu saioa eta arratsean kontzertuekin. Usaian bezala, mugak apurtuz lema pean antolatzen dira, Erroibar eta Aldude ibarreko gazteak baitira pesta hunen antolatzaileak. 2014an abiaturik, urtez urte mugak apurtuz, harremana azkartuz doa gazteen artean, Urepeleko Gilles Texier

    Irakurri gehiago
  • Donapaleu Zangoza Bizikletaz!!

    2022-09-28

    Zangozako bestak ziren joan den asteundarrean. Donapaleuk anaitasuna dutenez gomita zuten eta Kontxeiluko bi beste 3 lagunekin bizikletaz joaiteko desafioa bete dute. Desafioaz gain anaitasun harremanak azkartu nahi dituzte, eta sedeak badituzte. Pettan Aizagerhautetxiak abenturaren berri emaiten digu.

    Irakurri gehiago
  • Ortzaizeko Menta liburutegiaren sartzea

    2022-09-27

    Urri huntan, urtea eginen du Ortzaizeko plazan Menta liburutegia ideki zela. Liburuak saltzeaz gain, aktibitate, kontzertu, liburu aurkezpen eta beste gauza frango antolatzen dira Ortzaizeko Mentan. Desafio haundia zen eta helburuak bete dituela erran dauku liburetegia eramaiten duen Charlotte Rousseau-k.

    Irakurri gehiago