Irulegiko irratiaren 40 urtekari Pantxika Maitiaren lekukotasuna
Pantxika Maitia 10 urtez langile egon da Irulegiko irratian
Irakurri gehiagoPantxika Maitia 10 urtez langile egon da Irulegiko irratian
Irakurri gehiagoOdei Barrosok bere disko berria aurkeztuko du ostiral huntan Donapaleuko Aldaka Gaztetxean. Lehen partean Hendaiako ASO4 taldea izanen da.
Irakurri gehiagoIaz hasi ziren Donibane Garazi, ondare herri ohargarri izaiteko desmartxetan. Aste huntan herritarrekin bildu dira aurkezteko zertan diren eta elgar trukatzeko. Perimetroa finkatu dute baina jadanik herriak zituen ondare historiko guziekin ez da aldaketa handirik izanen baizik eta gauzak argitu dira.
Irakurri gehiago40 urte ospatuko ditu Ortzaizeko Arranoak zango baloin taldeak maiatzaren 14an larunbatarekin. Txapelketaren kondu Uztaritze errezibituko dute. Ondotik, besta egiteko manera.
Irakurri gehiagoUrte guziz antolatzen den familien besta aurten Donazaharren eginen da larunbat huntan.familia jokoak, norabide eta zentsu ibilbide, eskalada murru, motrizitate libreaz trukatze, zirko animazio eta beste animazio frango…
Irakurri gehiagoLarunbat hontan Donapaleuko Saint-Louis kultur gelan 20:30tan Zortzi eta Otxalde taldeen kontzertua Irulegiko eta Amikuzeko irratien alde. Otxalde taldeko Beñat Eiherabiderekin mintzatu gira taldeaz eta zubiak haien azken lanaz.
Irakurri gehiago4 Garaztar gazteren marrazkiak ikusteko parada ukanen duzue maiatzaren 12tik 15era Zitadelako karrikako 16 garrenean (Maitena Ihidope, Kamila Gratien, Ainhoa Iribarne, Elorri Lambert) Ostegun eta ostiralean 18:00 - 21:00, Ibiakoitzean 10:00 - 21:00, Igandean 10:00 - 19:00. Erakusketa hortaz gehiago gaztetxeko kide eta artista zonbaitekin mintzatu gira.
Irakurri gehiagoEuskal herriko lan eta industriraren ganbarak enpresa sortzailen eguna antolatu zuen berriki Donapaleun, Baionan egin ohi duten eguna urtero barnekaldean ere antolatzeko xedez. Hor ziren eragile desberdinak eskuragarri ditaizken diru laguntza ezberdinak aipatzeko eta aholkuen partekatzeko enpresa sortzaileer. Lan eta industria ganbarako Christine Perrienekin egon gira.
Irakurri gehiagoEuskal Herriko LPO xorien babes ligak, ainaretaz inkesta bat abiatuko du Garaziko herri batzuetan. Iaz lehen kondaketa bat egin zen Donazaharren, Eiheralarren Donibane Garazin eta Uharte Garazin.
Irakurri gehiagoIrulegiko Sotoak 70 urte! 1952az geroz, sotoa lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean aktore garrantzitsua da. Garaian 9 mahastizainekin eta 60 hektarearekin abiaturik, gaur egun 36 mahastizain dira eta 150 hektarea kondatzen ditu sormarkak. Neguan hormarekin sotoak gutti gora uztaren erdia galdu luke, mahastizain batzuk galtze handiagoak pairatu dituztelarik.
Irakurri gehiago