Ikastetxeetan 6 urtetatik goiti haurrak maskekin dira, horren aurrean guraso batzuk haien haserrea erakusten hasi dira
Azken aste hauetan haurrek ikastetxeetan 6 urtetatik aitzina maskekin dira. Horren aurrean guraso batzuek ez dituzte eskolan ezarri eta beste batzuek haien haserrea erakusten hasi dira. Amikuzeko ikastolako guraso talde batek gutun bat bidali du egoeraren salatzeko Seaskaren baitan. Hortaz baliatu dira ikastola guzien artean ikuspegi kritiko hori zutenak elkartzeko. 240 bat gurasok izenpetu zuten gutuna. Seaskaren erantzuna jasorik, azken honek ezin zuela legearen gainetik egiten ahal, mobilizatzen segitzeko asmoa dute.
Irakurri gehiago