IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Laborantxari zerbait berrikuntza ekartzen duten 19 proieto saristatu ditu berriki Euskal Hirigune elkargoak. Etxalde berritzaile eta esperimentalak sailean, saristatua izan da Argitxu BEYRIE. Boilur egiteko proieto bat badu Ortzaizen. Aurkezten dauku.
Irakurri gehiagoUrtean bi antzerki desberdin eman ohi dituzte eta urte bukaera huntakoa hor dugu, Temballe pas izenekoa. Panpi Barthaburuk eramandako 8 antzezleren lana, azaroaren 15 16 eta 17an eta azaroaren 22 23 eta 24an ikusgai. Sartzea urririk izanen da ; baina hobe lekuen atxikitzea aitzinetik turismo bulegoan. 8hilabeteko lana antzeztuko dute eta umorez beteriko antzerkia izanen da. Joelle Larralde gurekin
Irakurri gehiagoFolk, Rock, Metal eta DJ gaua larunbat huntan Azaroaren 16-an, Anhauzeko gelan ! Garaziko gaztetxeak du antolatzen, eta gaualdiari, « Transizio gaua » izena eman diote. Zergatik ote? Gaztetxeko kide den Julen Etxeberrik esplikatu dauku.
Irakurri gehiago100bat ekitaldi izanen dira 16 egunez. Lau sail desberdinetan zatituak dira animazioak ikusgarriak, hitzaldiak tailerra eta bisitak. Ekitaldi ainitz, euskaraz, tokiko elkarte eta egiturek bultzaturik. Antolatzaileek euskal elkargoaren laguntza ukan dute, bereziki komunikazio sailean, aurten ere liburuxka batean hitzordu guziak ageri baitira. Gurekin Chantal Erguy, Aiziritzeko auzapeza eta euskal elkargoan euskara batzordekoa
Irakurri gehiago