IrulegikoIrratia
Zure irratia - 91.8 fm
Goxoki bizi Antzerkia ikusgai azaroaren 9an Aiziritzeko gelan arratsaldeko 6etan sartzea urririk. MSA pusatutako dinamika bat da. Antzerki hau osoki parte hartzailek idatzi dute, Mauleko Tokia konpainiarekin landu dutena. Xiberoa eta amikuzeko antzezleak dira. Pagola, Maule eta Altzükün eman ondoan, Aiziritzeren aldi da. Felicie Giroy-ak antzerkiaz gehiago erraiten dauku
Irakurri gehiagoArtzen Letona
Irakurri gehiagoObrak bidean direla lekuko, ostegun huntan Izpuran instalatua izan da NRO edo Fibra optika bideratzeko korapilo bat. Tresna haundi bat, garabi baten laguntzarekin pausatua izan dena, Donibane Garazitik Donazaharrerako bidean, Intermarché saltegia baino lehensago. Tresna horri lotuak izanen dira 20 herri. Hemen entzungai : Annick Trounday departamenduko kontseilariaria, Alain Parrot, Fibraren hedapenaz arduratzen den TDH 64 egiturako arduraduna, eta Eiheralarreko aupzapeza den Erramun Minondo
Irakurri gehiagoJoanden kronika batean, Arño Aizager-ek eskolako ebaluaketa desberdinak aipatu zauzkigun. Aldi huntan instituziotik heldu diren ebaluaketak aipatuko dauzkigu, ardurenean frantses eta matematikan egiten direnak. Adin tarte baten lorpen mailaren argazki bat emaiten dute. Eta jazkoak eztabaidak piztu ditu
Irakurri gehiagoPanpi Olaizolarekin besteak beste : iragan biper besta jendetsua, bainan erosle gutiago ; Biper sindikatak 20 urte, Ossau iratik 40 urte, Irulegiko arno sormarkak 50 urte, Kintoak 4 urte : Ipar euskal herriko 4 sormarkak helduden urteko pesta antolatzen ari dira ; biper biltze sasoinlarien harrera guneen proiektua, sindikatak MSA eta Euskal elkargoarekin eremaiten duena ; eta André Darraidou-ren liburua
Irakurri gehiago