Berriak

  • Pier Paul Berzaitz Donapaleun kontzertuz

    2023-05-19

    Uharte bat, Pier Paul Berzaitzen disko berriaz gozatzeko parada igande hontan maiatzaren 21an St louis kultur gelan 5etan. Philippe de ezcurra agindu pean diren musikariekin landutako diskoa izan da, 13kantuz osatuak erdia sorkuntza bada bestea jadanik hor ziren kantuak bermoldatuak dira. Ez ditu kontzertu ainitz eskeintzen Berzaitzen beraz ez huts egiteko hitzordua da Donapaleukoa. Lehen partean Kantirukikoak izanen ditugu.

    Irakurri gehiago
  • 2023ko Euskal Trails berritasunekin itzultzen da

    2023-05-19

    Lasterkari anitzek berantetsitako Euskal Trails ekitaldia ostegunean abiatu da eta larunbata arte iraunen du. 2023ko edizioak zazpi ekitaldi ditu. Usaian bezala, haurrak dira ostegunean Ttiki Trailarekin lehenbiziko korrika egin dutenak. Parte hartzaile bakotxak 5 € emanik, elkarteak bildutako kopuru bera gehituko eta emanen dako Integrazio Batzordeari. Aurtengo edizioan berritasun zonbait, Ultra Trailaren ibilbidean aldaketak eta Euskal Endurance formatua egitaraura arrajiten da, 65 kilometroko ibilbidearekin. Azken hau jadanik eginik izan zen, azken aldikoz 2007an. Ultra Traila berritu da, ibilbide luzeena delarik (130 kilometrokoa). Baigorri ibarrean berean egonen da gutxi gora behera usaiako desnibelarekin, baina bigarren zatian ibilbide teknikoagoarekin.

    Irakurri gehiago
  • Bastida: Primaderan kultur denboraldiaren baitan larunbatean Oreka TX, HEDO, Orakle Ngoy entzungai

    2023-05-17

    Primaderan kultur denboraldiaren 6. edizioa iraganen da aste honetan Bastidan. Asteazkenetik ostiralerat egonaldi artistikoak antolatuak dira. Gonbidatuak diren artistetan, Oreka TX taldeko musikariak, Guadelupeko HEDO kolektiboko dantzariak eta Kongoko Orakle Ngoy slamlaria. Artistek 3 egun dituzte, larunbatean eskeiniko duten kontzertua prestatzeko. Elkartrukatzea eta jokoa tarteko, sorkuntza denboraldia izanen da.

    Irakurri gehiago
  • Bankako "La rosée "zentroko haurrak euskal trail lasterkaldian

    2023-05-17

    Bankako ‘la rosée’ egoitzako 6 haurrek ‘Joelette’ edo ibilaldietako egokia den fotoila errotadun batekin parte hartuko dute ostirale eta ibiakoitz huntan eukal trail lasterkaldian. 25 kilometroko 2 lasterkaldi eginen dituzte aldizka elkarri lekukoa emanez. 3 garren aldia da lagun talde batek proposatzen duela gisa hortako ateraldia la roée-ko egonlierreri. La rosée zentroan hezitzaile den Laetitia Sukiarekin solastatu gira

    Irakurri gehiago