Hilabete huntan animazio frango antolatuak izanen dira Donapaleuko St Louis zinema gelan
Kontzertuak, dantza ikusgarri, arno jastaketa eta filma egileak ere Donapaleura hurbilduko dira maiatz huntan
Irakurri gehiagoKontzertuak, dantza ikusgarri, arno jastaketa eta filma egileak ere Donapaleura hurbilduko dira maiatz huntan
Irakurri gehiagoAzken urte hauetan aldaketa handia ezagutu duen enpresa da oilaskoekin ari den Aldabia. Kudeantzan zen belaunaldi xaharrak utzi eta gidaritza hartu zuten Elena Etxeverri enpresa sortzailearen alabak, eta Aldabiako lehen oilasko hazlearen semea den Antonyk. Eta jaz, enpresa Ortzaizeko herrixkan instalatzea erabaki zuten, egoitza berria eraikiz, langile ekipa handituz, aktibitatea azkarki zabalduz ere. Elena Etxeberri arduraduna
Irakurri gehiago1925eko buruilaren 17an ospatu zen Axular Egunera eramaten gaitu Kepa Altonagak "Axularren gerizapean" saiakeran. Egun hartarik tiraka, hainbat datu, argazki eta ahanzturan erori diren idazleak gaurko egunera ekarri ditu Altonagak.
Irakurri gehiago40 urte betetzen ditu aurtengoan Herri Urratsek, eta urtemuga handizki ospatuko da. Dena prest da Senpereko aintzira inguruan igande honetako bestan murgiltzeko. Berrikuntza franko egitarauan. Nafarroa gunean, Patxi eta Konpainia, Mister Saguak, Xutik, Delirium Tremmens, Su Ta Gar eta SFM. Araban, Haize Arrosak taldea, Tiktara, Neomak, Zetak, Gozategi, Holako Deluxe.
Irakurri gehiagoMaiatzaren 25ean, ostegun arratsaldean, EHLGk eta FD CUMA 640-k erakustaldi tekniko bat antolatzen dute, Maryse eta Patxi Doiarzabalen etxaldean, Senperen: ereite erakustaldi bat eginen da, axaleko lur lantze teknika eta ereite zuzena bezalako bizpahiru egin-molde eta tresna konparatuz.
Irakurri gehiagoSartzea kitorik izanen da, bainan publikoan xapela bat pasa araziko dute, jendeak eman dezan nahi duen sustengua. Eta bildu diru guzia Haur Eri elkarteari emana izanen zako. Ttittant Puchulu eta Jean Marie Crouspeyre kantariekin mintzatu gira
Irakurri gehiagoKolegioak kantuz arituko dira arrats huntan Baigorrin eta ostiral huntan Angelun. Urte osoan Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko, Kanboko Xalbador kolegioko eta Angeluko Stella Maris kolegioko ikasleek errepertorio oso bat ondu dute. Musikarien aldetik ere, dena etxezkoz etxeko, ikastetxeetako irakasleek baitituzte ikasleak segituko. 80 kantari entzungai ostegun huntan 20:00etan Baigorriko elizan, 19:00etatik goiti taloak. Ostiralean hitzordua 19:00etan Angeluko San Josepe elizan. Sartzeak 6 €-tan.
Irakurri gehiagoZazpiribai eta Errobi taldeak aipagai Frantxoa Teilagorrirekin, garaiko afitxa binilo eta argikien bitartez
Irakurri gehiagoEta hamarkada berri horren hasteko aldaketa pottolo bati aurre egin izan behar dute, orain partidak ez baitituzte gehiago 8naka jokatzen zelai erdian bainan 11naka zelai osoan
Irakurri gehiagoKabalkada hitzarekin dudak badituzte oraindik zaldiak eta desfilea falta baitute eta dantza kopuru ttipiagoa baitute bainan 3 lan talde nagusiak hor dituzte, hauek dira, dantza, kantua eta antzerkiarenak
Irakurri gehiago