Zirtzilak nagusi joan den larunbatean Baigorrin!
Joan den larunbatean santibate ospatu da Baigorrin, zirtziletaz gain hor ziren Haira Aizpurua eta Patxi Iriart bertsolariak.
Irakurri gehiagoJoan den larunbatean santibate ospatu da Baigorrin, zirtziletaz gain hor ziren Haira Aizpurua eta Patxi Iriart bertsolariak.
Irakurri gehiagoElkartasuna Amikuze elkarteak 2021eko bilan bat egin du urte hastapen huntan. Etorkinei laguntza eta harrera eskeintzen dien elkarteak, jadanik errezebitzen dituzten bi familiak laguntzen segitu du. Sensibilazioan lan egiten baitu elkarteak ere, nahiz eta lortu duten ekintza zonbaitzu antolatzen, guttio ziren eta diru mailan beherapen bat ikusi da. Bestalde parte hartzen duten Etorkinekin federazioan egitura berri bat sortu da.
Irakurri gehiagoKristofine Suhuskuneko laborariak finantzaketa parte hartzaile bat abian ezarri du. Miimosa plataforman. Helburutzat du merkatuko erakus mahain ibiltari bat sortzea.
Irakurri gehiagoApezak “ezinezko egunsentia” liburua aurkeztuko du ostegun huntan Mixel Oronosek. Liburuan bi Amikuztar gazteen ibilbidea aipagai. Bata Domintxinekoa da eta bestea Itorrotzekoa, arrunt idei desberdinak zituzten bigarren gerla mundialan: lehena Alemanen kontra borrokatu zen eta bestea aldiz Alemanen alde. Mixel Oronosekin mintzatu gira.
Irakurri gehiagoPasa den astean Landesetako eta Pirineo Atlantikoetako laborantza ganbarak egun tekniko bat antolatu du labetze-bizkaien behi hazkuntzan ari diren laborarientzat. Biarnoan eta Landesetan iragan ondoan egun tekniko hori, Euskal Herrian ere egin da bai 2023an plantan ezarriko den PAC berriaz pundu baten egiteko, bai tailer ekonomiko baten egiteko eta labetze bizkaien ziren GAECan den Maitrenia etxaldearen ezagutzeko.
Irakurri gehiagoHazparneko Ezkia Ikastolak eta gaztetxeak antolaturik Hazparneko lurraldeko Ihauteriak otsailaren 25-26 eta 27an izanen dira.
Irakurri gehiagoMartxoaren 16a arte, Donapaleuko mediatekan Eliane Eguiaphalen argazki erakusteka ikusgai dugu. Maskaradari buruzko argazkiak dira, alde basa atera nahi izan du. Bestalde Otsailaren 26an idazketa tailerra eginen da Sophie pavloskirekin.
Irakurri gehiago200 bat presuna gutxi gora behera hurbildu ziren Bazkazane auzorat espekulazioa salatzeko. 2 etxe salmentan ezarriak izan dira 630 000 eurotan eta 500 000 eurotan. Herritarrak arranguratuak dira laster ezinezkoa izanen baitzaie bertan erostea, bizitzeko eta ontasunak haurrei ez direlako transmititzen ahalko.
Irakurri gehiagoHeldu den buruilean Garaziko Argian elkarteak argazkilarien 30. biltzarra ospatuko du. Karia hortarat, XIX. mendean ospetsua izan zen Louis Erguy Garaztar argazkilariaren argazkiak bilduko dituen erakusketa bat muntatzen ari dira.
Irakurri gehiagoLander Garro zinegileak “Tipularen sehaska kanta” dokumentala aurkeztuko du Cinévasion elkartearen kide diren zinegeletan. Astelehen ats hutan 8ak terditan Donapaleuko St Louis zinema gelan eginen da proiekzioa eta ondotik zinegilearekin hitz egiteko aukera izanen da.
Irakurri gehiago