Tokiko gaiak

  • Leire Oiharzabalek hurrak ekoizten ditu Izturitzen.

    2024-02-09

    Leire Oiharzabal hur ekoizlearengana joan gira, Izturitze Uharterat. Aita-amek duela 40 urte landatu zituzten hurritzak berritzen hasi da Leire. Haietarik bildu fruituak hol-hola saltzen hasi da, bai ere zuriturik edota xigorturik, eta badu ere hur-pasta bat. Dena ekologikoki. Aurten hur andana ukan badu ere, ez da beti hala. Aroak eta intsektuek ez baitiote beti halako ekoizpen onik bermatzen.

    Irakurri gehiago
  • Valantin gabeko gaua

    2024-02-08

    Les vins de bastien saltegian bigarren urtekotz valantin maitaleen besta aintzineko emazteeri zuzendutako gauladia antolatzen du. Bastienekin egon gira gaualdiaren aipatzeko:

    Irakurri gehiago
  • Amikuzeko kolegioan kexu

    2024-02-08

    50 bat jende bildu dira Donapaleuko Amikuze kolegioaren aitzinean. Ostegun arratsean kurtxoetatik landa. Erakasle, ikasle guraso eta hautetxiak hor ziren. Errektoretzak helduden sartzen kendu nahi dituen bi klaseen salatzeko. 9 ikasle gehio izanen dira aurtenko kopurua kondutan hartuz, kalkulatzeko manera ez dute ulertzen, eta onartzen. Ondorioak argiak dira, gelak gainezka izanen direla heldu den sartzean.

    Irakurri gehiago
  • Yalla Gaza Dokumentala

    2024-02-08

    Palestinaz mintzatzeko gaualdia Otsailaren 8an ostegunarekin gaueko 8ak30tan St louis ! Palestinarekin alkartarzün taldeak zine eztabaida bat antolatzen dü « Yallah gaza » dokümentalaren üngürüan. Gaüaldia animatzeko Andre Rosevegue « Union juive pour la paix » alkarteko kidea hor date

    Irakurri gehiago
  • Marrazkirri "BOTAZANK HORI"

    2024-02-07

    BOTAZANK HORI ! Otsailaren 9an estreinatuko dute 'Marrazkirri' erakusketa, Larzabalen Ezpeletenia ostatuan. 20 urtez antolatu zen Izurako Haize Berrin eta hitzordu baitezpadakoa zen Oztibarren. 2009tik hunat utzi duen hutsuneari buru egiteko, gogo haundiz itzultzen da Marrazkirri, aurtengo gaia « botanzank hori ». Asisko Urmeneta eta Adur Larrea antolatzaileetan dira.

    Irakurri gehiago
  • Kine berri bat Donazaharren

    2024-02-06

    Urtarril erditsutarik goiti, kine kabinete berri bat aurkitzen da Donazaharreko plazan. Marta Ariana Moret-k, sortzez Valenziakoa, bere kabineta ideki du lehengo ile apaindegi saloinean. Bere ezagutza egin dugu :

    Irakurri gehiago
  • Biodiv sport deitzen da mendian kirolariak eta mendiko bizidunak uztartzeko programa berria.

    2024-02-05

    Mendian gero eta jende gehiago ibiltzen da, oinez, lasterka edo VTTz. Eta batzuetan ohartu gabean, tokiko abereak trabatzen dira, bereziki ugalketa sasoinean, edo umeak direnean. Hortarako, natura babes eragileak, programa bat martxan jartzen ari dira, kirolariak eta mendiko abereak bateragarriak izan ditezen. Argitasunak Héléne Lousteau LPO xorien ligako teknikariarekin :

    Irakurri gehiago
  • Essor Basque 2024: txirrindulari lasterketa

    2024-02-05

    Aurten ere antolatu dute 49 garren Essor Basque pirripitalarien kurtsa : otsailaren 3tik hamekara. Bokalen hasi eta Maulen bukatuko da. Baxenafarroako itzulia otsailaren 9an eginen dute: Donapaleun has eta buka. Berritasunak aipatu dizkigu Pettan Aizager Donapaleuko hautetsiak : Bideak kulturgunearen parerat helduko da lasterketa eta pirripitalariak bi aldiz pasako dira helmugatik. 110 kilometroko itzuliak lau lepo izanen ditu. Bukaeran, Gerrazagako patar xutetik pasako dira, 15 kilometroko zirkuitua gehitu baitute. Arratsalde honetan abiatu dute Amikuzeko itzulia.

    Irakurri gehiago