Tokiko gaiak

  • Yalla Gaza Dokumentala

    2024-02-08

    Palestinaz mintzatzeko gaualdia Otsailaren 8an ostegunarekin gaueko 8ak30tan St louis ! Palestinarekin alkartarzün taldeak zine eztabaida bat antolatzen dü « Yallah gaza » dokümentalaren üngürüan. Gaüaldia animatzeko Andre Rosevegue « Union juive pour la paix » alkarteko kidea hor date

    Irakurri gehiago
  • Marrazkirri "BOTAZANK HORI"

    2024-02-07

    BOTAZANK HORI ! Otsailaren 9an estreinatuko dute 'Marrazkirri' erakusketa, Larzabalen Ezpeletenia ostatuan. 20 urtez antolatu zen Izurako Haize Berrin eta hitzordu baitezpadakoa zen Oztibarren. 2009tik hunat utzi duen hutsuneari buru egiteko, gogo haundiz itzultzen da Marrazkirri, aurtengo gaia « botanzank hori ». Asisko Urmeneta eta Adur Larrea antolatzaileetan dira.

    Irakurri gehiago
  • Kine berri bat Donazaharren

    2024-02-06

    Urtarril erditsutarik goiti, kine kabinete berri bat aurkitzen da Donazaharreko plazan. Marta Ariana Moret-k, sortzez Valenziakoa, bere kabineta ideki du lehengo ile apaindegi saloinean. Bere ezagutza egin dugu :

    Irakurri gehiago
  • Biodiv sport deitzen da mendian kirolariak eta mendiko bizidunak uztartzeko programa berria.

    2024-02-05

    Mendian gero eta jende gehiago ibiltzen da, oinez, lasterka edo VTTz. Eta batzuetan ohartu gabean, tokiko abereak trabatzen dira, bereziki ugalketa sasoinean, edo umeak direnean. Hortarako, natura babes eragileak, programa bat martxan jartzen ari dira, kirolariak eta mendiko abereak bateragarriak izan ditezen. Argitasunak Héléne Lousteau LPO xorien ligako teknikariarekin :

    Irakurri gehiago
  • Essor Basque 2024: txirrindulari lasterketa

    2024-02-05

    Aurten ere antolatu dute 49 garren Essor Basque pirripitalarien kurtsa : otsailaren 3tik hamekara. Bokalen hasi eta Maulen bukatuko da. Baxenafarroako itzulia otsailaren 9an eginen dute: Donapaleun has eta buka. Berritasunak aipatu dizkigu Pettan Aizager Donapaleuko hautetsiak : Bideak kulturgunearen parerat helduko da lasterketa eta pirripitalariak bi aldiz pasako dira helmugatik. 110 kilometroko itzuliak lau lepo izanen ditu. Bukaeran, Gerrazagako patar xutetik pasako dira, 15 kilometroko zirkuitua gehitu baitute. Arratsalde honetan abiatu dute Amikuzeko itzulia.

    Irakurri gehiago
  • 2024ko Oztibarre eguna Donaixtin

    2024-02-02

    Argi Erdozaintzik Oztibarre Eguna elkartearen biltzar nagusiaren bilduma egin digu. Duela bi urte Izuran kokatu zuten egunaz biziki balorazio baikorra egin dutenez, aurten ere berriz antolatuko dute baina tokiz kanbiatuz eta berritasun zenbaitekin:

    Irakurri gehiago
  • Xamar jin da "Biziaroak Herri Kultura" liburua aurkezterat

    2024-02-02

    Biziaroak Herri Kultura liburua karrikaratu berri du Juan Karlos Etxegoien Xamarrek. Oroimen-ariketa izan da : jakiteko norat joan, ikusi behar baita nundik heldu garen, herri gisa. Funtsean, usadioak ahantz ez daitezen idatzi liburu hau. Berdin, zendako ez, ez du baztertzen erritual batzuk berreskuratzea. Adibidez, urtea hasteko, Baxenabarren egiten zen ur-bilketa. Zabalik elkarteak antolatu duen Otsail Ostegunetako lehen gomita da Xamar, Ainize Madariagaren mikroan laburtu du zertaz solas eginen duen

    Irakurri gehiago