Tokiko gaiak

  • Euskaldunak munduan zehar...

    2024-01-08

    Aldi huntan entzunen ditugu Izura Azme-ko Arantxa Hourquebie kine dena Réunion ugartean ; Horacio Iraztorza Arkentinarra, mediku Bahia Blancon ; Jutsiko Xantiana Bordagarai Ortofonian ikasle Belgikan ; Gillen Harluxet injeniadore azken 8 urte huntan Japonian

    Irakurri gehiago
  • Aste hontan dira izenak emaiten euskal trailentzat

    2024-01-08

    Egun hasten dira izen emaiteak euskal trailentzat. Trail gurmandarekin hasiko da gaueko 8etan astelehen hontan. Dokumentu guziak ongi prestatu izenen emaiteko, lekuak fite joaiten baitira eta gaizki osatutako dozierrak ez dira lehentasunetan izanen. Endurence trail-entzat asteazkenean gaueko 8etan euskal trail Ostiral ber tenorean. Beste guziak Iluna, ultra eta Neska trail larunbat goizean 8etan. Oraitarazi behar da aurten maiatz hastapenean izanen dela euskal trailaren besta, Pantxika larramendi antolatzailea gurekin dugu.

    Irakurri gehiago
  • MARRAZKIRRI erakusketa berpizten ari da

    2024-01-05

    MARRAZKIRRI otsailaren 9an Lartzabale Ezpeletenian. Aurtengo gaia : BOTAZANK ! Duela 15 urte itzali ondoan, brasetarik berriz pizten da Marrazkirri erakusketa Oztibarren. Haize berri kultur elkarteak sortu erakusketa 20 urtez egin zen eta sekulako arrakasta zuen. Helduden otsailaren 9an estrenatuko da Lartzabale Ezpeletenian Marrazkirri eta deia luzatzerat jin dira erakusketa hunen sortzailetan ziren Piarres Erdozaintzi Etxart eta Alain Pessans.

    Irakurri gehiago
  • Txiki park

    2024-01-04

    Berriz hor dugu txiki park, Donibane Garaziko Jai alaian. Atzo ideki zituen ateak eta igande are idekia izanen da Artzen letona lankidea Mikel Amilibia arduradunarekin solastatu da

    Irakurri gehiago
  • Arima baitako bideak Dokumentala

    2024-01-03

    Bidaia sinple batetik haratago, abentura zale baten bizipenak ezagutuko dugu. Xiril Alvarez Bidarraitarraren eskutik, Errusia eta Mongoliako leku ezberdinak ezagutuko ditugu. Baxe Nafarroako Bidarrai herritik abiatu eta San Petersbourg hiri errusiarrera iritsiko da. Listvianka herrian aurkitzen den Baïkal lakua ezagutuko du. Laku izoztuaren gainean ibilbide luze bat eginen du muturreko hotzak eta eguraldi gogorrei aurre eginez, Olkhon uhartera iritsi arte. Bertan, Xaman haitza bisitatuko du. Oulan-Oude herritik autobus txiki batean Mongoliara bidaiatuko du eta Tsaatan populuaren lurraldea ezagutu

    Irakurri gehiago
  • Euskal Herriko gazteak munduan zehar

    2023-12-30

    Oren bateko bidai bat saio huntan, Aiherrako Mattin Durruti-rekin Arkentinan dena, Muskildiko Kattin Barreix-ekin Quebec-en dena, Uharte Garaziko Alizia Bacho-rekin Réunion ugartean dena, eta Maiena Arrayet Iholdiarra Zelanda Berrian.

    Irakurri gehiago
  • Eguberri kantuz: Otxalde

    2023-12-29

    Otxalde taldea 1976an Beskoitzen sortu zen, egun 8 dira taldean. Maitexa Duhalde (kantuz), Cédric Destribats (eskusoinuan), Beñat Eyherabide (kantuz eta gitarran), Marc Eyherabide (kantuz, harmonikan eta flautan), Miren Eyherabide (kantuz, pianoan eta gitarran), Johana Irigoien (kantuz), Arnaud Gachen (perkusioetan) eta Rémi Castanet (teknikan).

    Irakurri gehiago