Tokiko gaiak

  • Sagartzeetan abar mozte eta mihura kentze sasoina jina

    2023-12-28

    Sagarrak bilduak, batzu gordinik atxikiak leku freskoan negu guzian jateko ; beste ainitz bestelakatuak dira, sagar jusa eta sagarnoa egiteko. Domintxine Berterretxean ez da sagarnorik egiten, bakarrik sagar jusa. Trukes hemengo motekin ari da. Bere sagartzeko ondo zaharrenek 30bat urte dituzte, gazteenek aldiz 15bat urte. Eta zaharrenetan mihura sartzen zako. Abendu huntan beraz ari da mihuraren kentzen, baita sasoineko abar pikatze lanetan :

    Irakurri gehiago
  • Baipeletenia elkarteak diru laguntza bat ukan du sexismoa eta genero estereotipoen kontrako sentsibilizazio egun baten antolatzeko Oztibarren

    2023-12-28

    Baipeletenia elkartea duela 2 urte sortu zen Larzabaleko Ezpeletenia ostatua idekitzearekin batean. Ostatu hau Maialen eta Jeremy-k ideki zuten. Eta leku hau bizi arazten jakin izan dute ingurukoekin Baipeletenia elkartea sortuz. Hilabete guziez ekitaldiak antolatzen dituzte, izan kontzertu, kantaldi, dantza kurtso edo ere irakurleen klubeko topaketak. Kultur gune aktibo bai bilakatua da Oztibarre guziarentzat, Baipeleteneko Maialen Karrikondo :

    Irakurri gehiago
  • Eguberri kantuz: Altzükütarrak

    2023-12-28

    Dominika Epherre, Jean Etxart, Jean Etxegoihen, Pierra Jaragoihen, Jean-Philippe Prat eta Beñat Queheille 1979an juntatu ziren Altzükütarrak taldea muntatzeko. Akapela, Gitarrarekin eta eskusoinuarekin, Xiberotar ohizko kantuak eta sorkuntzak dituzte ematen. Taldeak 5 disko grabatu ditu, berriki berrargitaratutakoak.

    Irakurri gehiago
  • Eguberri kantuz: Xabi San Sebastian

    2023-12-27

    Xabi San Sebastián Donostiar kantautoreak eta musikariak Betazalak bere bosgarren diskoa urte hondar honetan argitaratzen du. Musika ikasketak Madrilen bukatu eta gero, Izotz taldean sartu zen eta geroztik Euskal Herriko tauletan gaindi ibili da. Lehen diskoa grabatu zuen 1995. urtean. Ondoren, musika tradizionalean murgildu nahian, Alboka taldean sartu zen eta Joxan Goikoetxea eta Alan Griffin-ekin elkarlanean aritu zen lau diskoetan baita kontzertu anitzetan munduan zehar ibili.

    Irakurri gehiago
  • Eguberri kantuz: Ibil bedi

    2023-12-26

    bil bedi 2018an Nafarroan sorturiko pop musika talde bat da. Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute. Gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta botzak dira juntatzen. Haien lehenengo diskoa «Berandu baina garaiz» 2019an argitaratu zuten.

    Irakurri gehiago
  • Amaliaren berri har dezagun

    2023-12-21

    Haurren Ikusgarri bat “mon arbre mere” proposatzen dizue, Abenduaren 23an Holel de la paix-n iragane da gibeletik pastu beharko delarik. 10 eta 11etan lekuak mugatuak izanez erreserbatu 07.86.48.58.54 deituz edo inscriptionamalia@gmail.com. Ber momentuan Celin Miraih-ek sorkuntza tailer bat animatuko du. bete berri guziak Laure Claverie animatzaile berriarekin.

    Irakurri gehiago