Tokiko gaiak

  • Label edo ezagutza bat Hergarai –ko Sugarai kooperatifarentzat

    09/16/2019

    Erran bezala, Sugarai saristatua izan da. oihangintzan egiten dituen landatze edo berlandatze lanentzat Frantzia mailan lehena da EKO label berri hunen eskuratzen. Sugarai-en esperantza dute Euskal Herritik kanpo ere ezagunak bilakatuko dira, label horri esker. Hemendik goiti beraz , enpresa pribatu edo egitura publiko batzuk diru laguntzak ekartzen ahalko dizkiote Sugarai-ri, heien karbono aktibitatearen konpentsatzeko. Sugaraiko Peio Harlouchet entzungai

    Irakurri gehiago
  • US Nafarroarentzat sartzea da buruil huntan

    09/12/2019

    Heldu den igandean L’isle Jourdain errezebituko du lehen taldeak heldu den igandean. Aurten Federale 2an ariko dira, urte bat gaineko mailan egon ondoan. Benat Seychal arduradunarekin mintzatu da Battit Crouspeyre. Jazko urteari dagokionez bi sentimendu nahasten dira alde batetik frustrazioa azkenean mantentzera ez baitzuten lortu bainan aldi berean baikorra, maila eman baitzuten garaipen ederrak ere lortuz. Aurten talde horretan aldaketa gutxi izanen da. Bigarren taldeari buruz segitu dute solasa.

    Irakurri gehiago
  • 690 ikaslerekin hasi dute ikasturtea Etxekopar kolegio eta Errekart lizeoan

    09/11/2019

    Baxoko erreforma dela eta, aurten 5 opzione prposatzen dituzte : matematika, fisika, biologia ekologikoa, zientzia ekonomiko soziala eta historio zientzia politika. Berrikuntzetan, kolegioan neuro zientziak plantan ezartzeko xedea, eta laborantxa sailan Lur Berri-rekin partaidetzan lur eremu bat ikaslek esperientziak egin ditzazten. Didier Laplenie zuzendaria entzungai

    Irakurri gehiago
  • Helduden abenduaren 6 eta 7an iraganen den Téléthon-arentzat, antolaketarako laguntzaileak xekatzen dira

    09/10/2019

    Joan beti gorago, hau da 2019ko teletonaren lema, abenduaren 6 eta 7an pastuko dena. Amikuze, iholdi oztibarre, Bidaxune eta Hazparneko eskualdetan Marie christine Marquesuza da animatzaile laguntzailea. Animazioak azkartu nahi ditu eta gune huts zonbait piztu arberoa bezala. Eskukaldi bat eman nahi duzuten guziak ongi etoriak zirezte elkartera eta ez duda harremanetan sartzea deituz 06 29 90 09 11. Marie Christine Marquesuza entzungai

    Irakurri gehiago
  • Baigorriko eliza ederki bete da Ibiakoitzean, Tafalla-ko herriaren sustenguz antolatua zen kantaldian

    09/10/2019

    Hastapenean pantaila haundi batean ikusi dira Tafalla-k joan den Uztailean jasan zituen uholde eta makur haundien irudi harrigarriak eta kantaldia hasi aintzin, Iñigo eta JoxeMari bi Tafallarrek kondatu dute bizi izan zutena. Eskerrik beroenak bihurtu dizkiote Baigorriko herriari , erakutsi duen elkartasunarentzat. Kantadia hemen gaindiko abeslari ezagunek eskaini dute eta haueri juntatu da ere Tafalla-ko jotera bat, bere bi soinulariekin, bizpahiru kantu ozenen emaiteko. Pantzo, Iñigo eta Joxe Mari Tafallarrekin solastatu da eta, Joxe Mari Ezparza-k kondatu dio Tafalla eta Baigorriko herrien arteko harremanak aspaldikoak direla, hortaz diren dokumentu zaharrenak, duela 5 mendekoak baitira . Bainan hitza Iñigori lehenik

    Irakurri gehiago
  • Donapaleuko hurbileko garraio zerbitxua martxan da

    09/09/2019

    Irailaren 2an hasi da, Donapaleuko hurbileko garraio zerbitxua. Behaskanetik abiatzen da Donapaleuko herria zeuharkatzen, Amenduzeko komertzio gunea, Donapaleu Aiziritze Arberatzeko industria gunea eta Arberatzeko herrian bukatzeko. Goizeko 7.42tan abiatzen bada lehena azkena 19.18 tan da, ta oren guziez egiten du itzulia. 393 000€ kostatuko zaio garraioen sindikatari 2 urterentzat, jakinez esperimentu fase batean dela. Bi lanpostu sortuak izan dira. Bidaia euro batean da eta egunekoa 2€tan gero hilabete edo urteko eskeintzak badira. Sauveur Bacho Arberatzeko auzapeza gurekin

    Irakurri gehiago