Donapaleuko herriak Jende ibiltarien bisita ukan du aste huntan.
Harreman onak dituzte herriko etxearekin, eta eskertzeko, aurten herriari emaitza bat eginen dutela erran dute, hurrengo igandean partituko direlarik
Irakurri gehiagoHarreman onak dituzte herriko etxearekin, eta eskertzeko, aurten herriari emaitza bat eginen dutela erran dute, hurrengo igandean partituko direlarik
Irakurri gehiagoInformazio gutti dira denbora luzean bazterketa handia jasan duten jede horiei buruz. Benoit Cursente historialariak bildutako dokumentuak aurkeztuko ditu ostegunean Donapaleun. Agoteen garaian Donapaleu nolakoa zen azalduko du.
Irakurri gehiagoDonibane Garaziko gaztetxekoek Leire Iribarneri omenaldia antolatuko dakote ekainaren 16tik 18rat. Loturak festibala ostegun huntarik ibiakoitzerat iraganen da: Harremanak sendotuz, zauriak sendatu lema pean. Leireren Tolosako (Okzitania) eta Euskal Herriko musikari lagunak elkartuko dira hiru eguneko egitarauan.
Irakurri gehiagoMusikaren besta ospatuko du Iparralai musika eskolak ostiral eta ibiakoitz huntan Donibane Garaziko karriketan eta merkatu estalian. Musika, dantza eta antzerkia erakusten da Iparralaik eskaintzen dituen kurtsoetan. Berritasunetan aurten antzerki eta komedia musikala tailerrak izan dira.
Irakurri gehiago2 300 hektarea ditu Oztibarreko mendi sindikatak eta horietarik 1 000 hektarea oihan eta hemen gaindiko mendi sindikata ttipiena da. Bunuzeko Xabi Garat da sindikataren lehendakaria eta azken denbora hauetan eramaiten dituzten lan batzuen berri emaiterat gonbidatu dugu.
Irakurri gehiagoIzurako plazatik abiatu-ta, Iparlatzeko mendi mazeletan diren pentze eta oihan petan geldituko dira eta antzerki tarteak eskaintzeko. Azken tartea Latsaga jauregian izanen delarik. Errepika orokorrerat izan gira eta lekukotasun desberdinak bildu ditugu, hala nola entzunen dugun Joana Falxa erakaslea, Jean Marie Irigoin idazlea, manex Fuchs taula zuzendaria, eta antzerkilariak
Irakurri gehiagoAmikuztar batek parkinson eritasunaz sentsibilizatzeko ibilaldi bat prestatzen hasi da. Laguntza beharko luke hurrengo urteko martxoan hasiko litaiken ibilaldia antolatzeko, frantziako komite desberdinetatik pasako baita. Bildutako dirua eritasun horren ikerketarentzat izanen da
Irakurri gehiagoZirku eguna ekainaren 18an Arrosan Ziliportaka elkartearen eskutik. Azken honek zirko eskola muntatu du Arrosako zineman. Zirkoaren mundua ezagutarazi nahian antolatzen dute eguna. Urririk izanen da. Argitasunak antolatzaile den Nikorekin.
Irakurri gehiagoAtzo goizean Irisarriko eskola publikoko burasoek eskola okupatu dute horien kexua inspekzioari erakusteko. Joan den sartzetik, eskola eta burasoak elkarlanean ari dira euskarazko orduen kopurua handitzeko bigarren zikloan.
Irakurri gehiago40 bat Pariseko 5garreneko ikasle jin dira Duzunaritzera aste batez Euskal Herria ezagutzeko. Ximun Unazobizkai hergaraitarra bertan da erakasle eta denek algarrekin antolatu dute bidaia hau. Irratiaren bisita ere egin dute hedabide taldean diren ikasleekin. Ximun eta ikasleekin eramandako solasaldia entzun:
Irakurri gehiago