Berriak

  • Orotariko arte-erakusketa antolatu dute igandean, Aiziritzen.

    2024-03-01

    Foyer Rural elkarteak hitzordu berezia finkatua du igande huntan Aiziritzeko Xilokan gelan: diziplina anitzetako artistek beraien obrak erakutsiko baitituzte. Tokia bada oraino edozein arte mota erakusteko. Beñat Laxague antolatzaile eta bideo-egileak esplikatu dauku nola iraganen den, Ainize Madariagaren mirkoan Orotariko artista horien lanak ikusteko, beraz, hitzordua igandean arratsaldeko 2etatik goiti, Aiziritzeko Xilokan gelan.

    Irakurri gehiago
  • Mendia nere amentsa da

    2024-02-29

    Hazparne Urkoiko Rémi Larrañeta artzaingoan arizan da 30 urtez goiti gora diren bortuetan, Aspe ibarrean eta Luz Ardiden eskualdean. Mendi dorpeak eta lanjerosak dira, bizi garratza izanikan ere bortuan uros izan da eta badu zer kondatzeko.

    Irakurri gehiago
  • Korrika eginen da larunbat huntan Parisen !

    2024-02-29

    "Hemen gaude euskararen alde !!" huna lelo bat entzunen dena karriketan gaindi larunbat huntan. Arratsaldeko 4'30tan abiaturik, hemengo korrika bezala, kamiona aitzinean, gibelean korrikalariak bizkarreko ederrez jantzirik, lekukoa gora altxatuturik, 5-6 kilometra egin ondotik, korrika euskal etxera helduko da Parisen. Eta pesta luzatuko kontzertuekin. Argitasunak Didier Abbadie Paristarra, bainan erroak Sarrikotapean dituenarekin :

    Irakurri gehiago
  • Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatua mintzatu da Europako migrazio-politiken gainean.

    2024-02-29

    Europa gotorlekua ulertu mahai-inguruan parte hartuko du Pernando Barrena EH Bilduren eurodiputatuak martxoaren 1ean Donapaleun; eta biharamunean, Baionako Zizpa Gaztetxean. Europako migrazio politiken gainean mintzatuko dira. Aitzin-dasta bat eman digu Pernando Barrenak: Lehen mahain-ingurua, beraz, marxoaren 1ean izanen da Donapaleuko gela berdean arratseko 20:30etan, eta bigarrena, martxoaren 2an, Baionako Zizpa Gaztetxean, goizeko 9:30etan

    Irakurri gehiago
  • Uruguai-ko Andrea Bella Garciak euskara ikasi du, eta euskaraz bizitzen badaki !

    2024-02-28

    Korrika Euskararen aldeko pesta handia hurbiltzen ari den momentuan, lekukotasun pollit bat dauzuegu proposatuko gaurkoan. Uruguai-ko Andrea Bella Garcia-rena. Andreak ez du euskal errorik ; bainan euskara ikasi, eta ahal duen toki guzietan ere euskaraz bizi da. Euskara mintzatzen, irakurtzen, idazten eta marrazkitzen ere du. Montebideoko euskal etxean lehenik dantza kurtsoen hartzen hasi zen, eta ondotik euskara ikastea erabaki zuen. Bere ibilbidea kondatu dauku

    Irakurri gehiago