Donibane Garaziko berriak 20-10-22
2020ko urriaren 22ko Donibane Garaziko berriak Graxana Parisekin.
Irakurri gehiago2020ko urriaren 22ko Donibane Garaziko berriak Graxana Parisekin.
Irakurri gehiago2020ko urriaren 22ko Suhuskuneko berriak Mattin Oiharbururekin.
Irakurri gehiagoBadu zonbait urte Aldudarrak elkarteak kantatuz sailak antolatzen dituela. Aurten 10. edizioa da; Estitxu kantatuz! Beskoitzeko Estitxu Robles zenaren obra landu dute 50 bat kantarik eta 5 musikarik. Usaian Alduden estreinatzen badira kantatuz sailak, aurtengoan egoerak manaturik behar diren babes neurri guziak aplikatzeko, Baigorrirat hurbildu beharko da.
Irakurri gehiagoUdazkenean sartuak gira eta baratzeak garbitzeko sasoina da. Adar pikatzen ibili eta gero zer egin? Erretzea debekatua denez ondarkindegira eraman. Urririk den zerbitzu bat baina kario ateratzen dena kolektibitateari, horregatik xehatze erakustaldiak antolatzen ditu Bil ta garbi sindikatuak. Horrez gain 50€-ko laguntza bat ekartzen du xehatze zerbitzu batentzat edo alokairu batentzat. Xehetasun guziak Bil ta garbiren webgunean atxemanen dituzue.
Irakurri gehiagoOihanetako ugaztun belar jale handiena da oreina. 2000. hamarkadan kasik desagertzeko punduan izanik, ehizako federazioak berriz sarrarazi zuen hemengo oihanetan. Gaur egungo segipen onek eta ehiza plangintza ahulek populazioaren emendatzea bultzatu dute. Udazkenean, oihanean oreinaren orroa ezagun da.
Irakurri gehiago1646an, Biarno Bastidan bizi zen Casamajor deituriko jauntto batek eraiki zuen Erangueko eihera berria. XIX. mende bukaera arte xutik egon zen. Geroztik harri meta baizik ez da. Iraultza pasatu ondoren saldua Casamajor jaunttoak saldu zuen. Ororen buru Turnerie eiherako jabeek erosi zuten eta bi eiherak kasik ehun urtez joanarazi zituzten...
Irakurri gehiagoLarzabaleko osagarri etxea beti garatzen ari da. 2015ean eraikia izan zen, hastapen horretan mediku bat eta kine bat aurkitzen ziren lekuan. Eraikuntza pribatua da. Osagarri etxe proiektua aspaldia aipatzen bazen, ororen buru herriko etxearen eta elkargoaren laguntzarik gabe eraiki da. Eric Ugarte proiektu hunen eremailea da. Gaur egun 3 kine, mediku bat, 2 ortofonista, podolo bat, nutrizionista bat aurkitzen dira.
Irakurri gehiagoOstiralaren Aiziritzeko lur berriren egoitzan ardi saileko interprofesioaren biltzar nagusia iragan da. Interprofesionala hiru taldez osatua da: hazleak, industrialak eta kooperatibak. Esnearen produkzioa emendatu da aurten nahiz eta biltze eta laborarien heina apaldu den. Konfinamenduarekin zail horretan ere urte berezia izan da. Laborariak ez dira gelditu esne egitetik eta gasnategietan banatzetik. Industrialentzat konfinamendu denboran saltze apalak izan badira, udako salmenta azkarrekin oreka eta emaitza hobeak lortu dituzte.
Irakurri gehiagoBero handiekin mamutxek segitu dute bizitzen eta oihanetan desmasiak egiten, ez dituzte guztiak andeatzen, ez baitira denak heien gustukoak. Idorte luzeengatik arbolak ahultzen dira. Gizakiak sortzen dituen kalteak berak konpondu behar ditu. Baina naturak mendez mende jakinen du bere bizimoldeari egokitzen eta aterabideak lortzen.
Irakurri gehiago2020ko urriaren 20eko Aldudeko berriak Pantxi Hirigaraiekin.
Irakurri gehiago